Thursday, September 14, 2017

María Martínezek, 2 C.ko ikasleak, Euskarazko Narrazio Laburren Lehiaketan Bizkaiko 2.saria jaso zuen. Hemen Iruñako Baluarte Jauregian ekainaren 8an ekitaldiaren argazki sorta.



Wednesday, May 31, 2017

XXIX MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA

XXIX MIKOLETA IPUIN LEHIAKETA

Gaur, Maiatzaren 31n, arratsaldeko 6etan Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan Mikoleta Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioren sari-banaketa ekitaldia ospatu da. Aurtengo deialdian 1000 ipuin inguruk parte hartu dute eta Miguel Unamuno BHIko Naia Fernandez ikasleak 3. saria lortu du. ZORIONAK!






          


                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               


Tuesday, May 2, 2017

EUSKARAZKO NARRAZIO LABURRA 14. EDIZIOAn

Unamunoko  MARIA MARTINEZ ikaslea irabazlea gelditu da Bizkaian. Sari banaketa Ekainaren 8an ospatuko da Iruñako Baluarte Jauregian eta han, arratsaldeko 18.00etan, jakinaraziko digute zein postutan dagoen.


                       ZORIONAK, MARIA!

            

Martxoaren 10ean, ostirala, gure institutuko 10 ikaslek Deustuko Unibertsitatean parte hartu zuten Coca-Cola XIV. Euskarazko Narrazio Laburren Lehiaketan. Han Bizkaiko ikastetxe, ikastola eta hainbat institutu ikaskidekin egoteko aukera izan genuen eta ipuinik hoberena idazten saiatu ginen.


Friday, December 16, 2016

MIKOLETA Ipuin Lehiaketa 2017

Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa

Azalpena: Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da.
Hartzaileak: 8 eta 16 urte bitarteko gazteak
Data: urtarrila
Informazio osagarria:
  • Nor izan zen Rafael Mikoleta? (Bilbao, 1611-?) Lizentziatua, doktorea eta epailea izan zen, bai eta apaiza eta elizako kabildoko priorea ere. Modo breve de aprender la lengua Vizcayna gramatika liburua idatzi zuen 1653an, baina ez zen argitaratu 1881era arte. Gaur egun gramatika hori Londresen dago, British Museumean. Rafael Mikoletaren gramatika euskal gramatika lantzeko egindako lehenengo saioetarikoa izan zen, eta aipagarriena da Bilboko hizkeran idatzita dagoela.
  • Lehiaketa hau 1989an egin zen lehen aldiz.
  • Udazkenean informazio foiletoa banatzen da ikastetxeetan, barrutietako udaltegietan eta udal liburutegietan.
  • Sari banaketa ekitaldia ikasturtea amaitu baino lehen izaten da Udaletxeko Arabiar Aretoan.
  • Urtero-urtero 1000 ipuin inguru aurkezten dira.
  • Edizio bakoitzean irabazleen eta, epaimahaiaren ustez, argitaragarriak diren ipuinak argitaratu eta parte hartzaileen eta ikastetxeen artean banatzen dira.
Argitalpenak:


Sunday, May 22, 2016

MIKOLETA 2016

MIKOLETA 2016
Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok maiatzaren 19an banatu ditu XXVIII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketako sariak. Lehiaketa hau Bilboko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da eta euskeraz idatzitako ipuinak aurkezten dira. Aurtengo edizioan 1.048 ipuinek parte hartu dute eta 25 sarituen artean MAIALEN GARZON, Miguel de Unamuno BHIko ikaslea.





Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza sailak antolatutako lehiaketeak, lehenengo euskal gramatikea idatzi eban Rafael Mikoletaren izena darama eta urtero egiten da 1989tik. Helburua, gaztetxuek euskal literatura eta euskara jorratzea da
.