HITZEZ HITZ
EUSKARA ETA LITERATURA
Thursday, September 14, 2017
Wednesday, May 31, 2017
Tuesday, May 2, 2017
EUSKARAZKO NARRAZIO LABURRA 14. EDIZIOAn
Unamunoko MARIA MARTINEZ ikaslea irabazlea gelditu da Bizkaian. Sari banaketa Ekainaren 8an ospatuko da Iruñako Baluarte Jauregian eta han, arratsaldeko 18.00etan, jakinaraziko digute zein postutan dagoen.
ZORIONAK, MARIA!
Martxoaren 10ean, ostirala, gure institutuko 10 ikaslek Deustuko Unibertsitatean parte hartu zuten Coca-Cola XIV. Euskarazko Narrazio Laburren Lehiaketan. Han Bizkaiko ikastetxe, ikastola eta hainbat institutu ikaskidekin egoteko aukera izan genuen eta ipuinik hoberena idazten saiatu ginen.
Friday, December 16, 2016
MIKOLETA Ipuin Lehiaketa 2017
Rafael Mikoleta ipuin lehiaketa
Azalpena: Lehiaketa honen helburua Lehen Hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) ikasleek euskaraz irakurtzea eta idaztea da.
Hartzaileak: 8 eta 16 urte bitarteko gazteak
Data: urtarrila
Oinarriak: XXVIII. edizioko foiletoa (2017. urtea) (PDF)
Informazio osagarria:
- Nor izan zen Rafael Mikoleta? (Bilbao, 1611-?) Lizentziatua, doktorea eta epailea izan zen, bai eta apaiza eta elizako kabildoko priorea ere. Modo breve de aprender la lengua Vizcayna gramatika liburua idatzi zuen 1653an, baina ez zen argitaratu 1881era arte. Gaur egun gramatika hori Londresen dago, British Museumean. Rafael Mikoletaren gramatika euskal gramatika lantzeko egindako lehenengo saioetarikoa izan zen, eta aipagarriena da Bilboko hizkeran idatzita dagoela.
- Lehiaketa hau 1989an egin zen lehen aldiz.
- Udazkenean informazio foiletoa banatzen da ikastetxeetan, barrutietako udaltegietan eta udal liburutegietan.
- Sari banaketa ekitaldia ikasturtea amaitu baino lehen izaten da Udaletxeko Arabiar Aretoan.
- Urtero-urtero 1000 ipuin inguru aurkezten dira.
- Edizio bakoitzean irabazleen eta, epaimahaiaren ustez, argitaragarriak diren ipuinak argitaratu eta parte hartzaileen eta ikastetxeen artean banatzen dira.
Argitalpenak:
- Rafael Mikoleta XVII. Ipuin Lehiaketa: 2005eko irabazleak (Pdf - 1,25 MB)
- Rafael Mikoleta XVIII. Ipuin Lehiaketa: 2006ko irabazleak (Pdf - 1,43 MB) // Argitalpena (Pdf - 21,27 MB)
- Rafael Mikoleta XIX. Ipuin Lehiaketa: 2007ko irabazleak (Pdf - 1,95 MB) // Argitalpena (Pdf - 3,75 MB)
- Rafael Mikoleta XX. Ipuin Lehiaketa: 2008ko irabazleak (Pdf - 1,4 MB) // Argitalpena (Pdf - 3.45 MB)
- Rafael Mikoleta XXI. Ipuin Lehiaketa: 2009ko irabazleak (Pdf - 1,3 MB) // Argitalpena (Pdf- 3,97 MB)
- Rafael Mikoleta XXII. Ipuin Lehiaketa: 2010eko irabazleak (Pdf - 1,11 MB) // Argitalpena (Pdf, 2,31 MB)
- Rafael Mikoleta XXIII. Ipuin Lehiaketa: 2011ko irabazleak (Pdf - 1,07 MB) // Argitalpena (Pdf, 3,4 MB)
- Rafael Mikoleta XXIV. Ipuin Lehiaketa 2012ko irabazleak (Pdf - 3 MB) // argitalpena (Pdf - 8,6 MB)
- Rafael Mikoleta XXV. Ipuin Lehiaketa 2013ko irabazleak (Pdf - 1,03 MB) // argitalpena (Pdf - 28,78 MB)
- Rafael Mikoleta XXVI. Ipuin Lehiaketa 2014ko irabazleak (Pdf- 1,03MB)// argitalpena (Pdf- 13,56 MB)
- Rafael Mikoleta XXVII. Ipuin Lehiaketa 2015eko irabazleak (Pdf-1,03MB) // argitalpena (Pdf-13,56 MB)
- Rafael Mikoleta XXVIII. Ipuin Lehiaketa 2016ko irabazleak // argitalpena
Sunday, May 22, 2016
MIKOLETA 2016
MIKOLETA 2016
Bilboko Alkate Juan Mari Aburtok maiatzaren 19an banatu ditu XXVIII. Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketako sariak. Lehiaketa hau Bilboko lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleentzat da eta euskeraz idatzitako ipuinak aurkezten dira. Aurtengo edizioan 1.048 ipuinek parte hartu dute eta 25 sarituen artean MAIALEN GARZON, Miguel de Unamuno BHIko ikaslea.Bilboko Udaleko Euskera eta Hezkuntza sailak antolatutako lehiaketeak, lehenengo euskal gramatikea idatzi eban Rafael Mikoletaren izena darama eta urtero egiten da 1989tik. Helburua, gaztetxuek euskal literatura eta euskara jorratzea da
.
Subscribe to:
Posts (Atom)